viernes, 4 de mayo de 2012

Mapa kontzeptual honekin, web-ak eskola eremuan sortu dituzten aldaketak azaldu ditugu. Erabili daitezkeen metodo desberdinak ere aurkezten saiatu gara.

jueves, 3 de mayo de 2012

AURPEGIA MARGOTZEKO TAILERRA

Aukeratu dugun jarduera, aurpegia margoztearena izan da. Eskolan ere, nahi izanez gero, tailer hau erabil daitekeelako. Partaideak Gorane eta bere ahizpa Amets dira, gainontzekook bideoaren atzealdean gaude ikusi eta ikasiz. Bideoan bertan Goranek pausuz pausu azalzen du tximeleta bat nola margoztu behar den eta hortaz gain beharrezko materiala ere argi esaten du. Espero dugu zuek ere aurpegia margozten ikastea!!!





miércoles, 2 de mayo de 2012


PICKLERREN ESKALA

1-      Umea, gorantz etzunduta aurkitzen da, oraindik ezin da ezta alboz ipini. Gero eta mugimendu aldakorragoak egiten ditu eskuekin, hankekin baita gorputz enborrarekin ere. 

2-      Alborantz bueltatzen da eta bertan mantentzen da. Epealdi honetan, posizio dortsalean, norabideaz alda dezake pausuak emanez. 

3-      Sabelaldearekin darabil eta aurreko posiziora bueltatzen da, sabelaldearekin mantentzen da. Errepikapen birekin hobeto alda dezake lekuz.

4-      Sabelaldearekin darabil eta aurreko posiziora bueltatzen da, sabelaldearekin mantentzen da. Era desberdinak ditu etzunduta mugitzeko.

5-      Buruz behera etzunduta mantentzen da, oraindik ez da gai jesartzeko edota zutunik ipintzeko. 

6-      Bere posizio etzunduta buruz behera, posiziorik eboluzionatuena da. Sabelaldearekin narras egiten aurreratzen du. 

7-      Oraindik ezin daiteke jesarri baina, lurretik altxatzen da jada. Ukondoekin albo batera mantentzen da erdi eserita. Postura honekin segurtasun nahikoaren gozatzen du jolastu ahal izateko.

8-      Katamarka altxatzen da belaunak lurrean mantenduz.

9-      Katamarka jarraitzen du belaunekin. 

10-  Eskailerak katamarka igo eta jaisteko hainbat era erabil ditzake.

11-  Jesartzen da eta eserita mantentzen da (agian ezin daiteke zutunik ipini edo agian bai).

12-  Jarraitzen du jesarrita baina posizio desberdinak erabiliz, esaterako, normal jesartzen da eskuak erabili gabe, hanka bat okertuta eta bestea ez, normal eserita baina belaunak pixkatxo bat flexionatuz...

13-  Oinekin katamarka altxatzen da, pixkanaka altxatzen doa lau hanketara ipini arte. 

14-  Belaunekin mantentzen hasten da eta pixkanaka ibiltzen doa belaunekin. 

15-   Zutunik ipintzen da. 

16-   Zutunik jarraitzen du, baina, orain prozesua alderantziz da, zutunik egonda nola jesarri. 

17-   Nola ipini zutunik objektu bati helduz. 

18-  Kokoriko mantentzen da. Gai da zutunik ipintzeko zerbaiti heldu gabe, baina oraindik ez daki ibiltzen.

19-  Zutunik mantentzen da heldu gabe, pausu batzuk ematen ditu heltzen, katamarka ere badabil. Geroago bakarrik dabil. 

20-  Umea ibiltzen du.

Jarraian ikusiko duzuen bideoa, haur txikiek landu duten psikomotrizitate saioa izango da. Gelako lanak egin ondoren, izerdi pixkat botatzeko unea heldu da!!



Ondorengo bideoan ikus daiteke, haur txikiez gain gainontzeko pertsonok ere landu dezakegula psikomotrizitatea. Horregatik aukeratu dugu bideo hau, ikus dezazuen 16 bat urteko neska-mutilek nola lantzen duten psikomotrizitate saio bat eskolan.


miércoles, 25 de abril de 2012

PSIKOMOTRIZITATEA


PSIKOMOTRIZITATEA

“Psikomotrizitatea hitzak, barne hartzen ditu elkarrekintza kognitiboak, emozionalak, sinbolikoak eta motrizak, gizabanakoak inguru psikosozial batean izateko eta adierazteko duen gaitasunarekin”.



 ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA???

1.    Mugimenduaren zientziatzat deitua izan da, gorputz heziketa eta kirolaren psikologiaren konpetentzia izan delarik.

2.   
Bitartetza teknikoa ere deitu izan da, gorputzean eta gorputzaren mugimenduan oinarritzen da eta adimenean du eragina. Honek, arazo psikiatriko, neurologiko , kognitiboak etb. Lantzeko balio du.Ikuspuntu honetan bi bertsio ematen dira:


            a.Psikomotrizitate praktika
            b. Bitartetza edo interbentzio prikomotrizitatea


3.   
Ekintza motrizak behar duen abileziaz ere ezagutzen da.


MUGIMENDUAREN GARAPENA

  Funtzezko lorpenak:


     Jaio berrien erreflexuak:

- Aho-inguruko erreflexua.
- Begien kliska erreflexua.
- Heltze erreflexua.
-  Lepoko tonu asimetrikoko.
-  Panpin-begien erreflexua.
-  Ibiltzeko erreflexua.
-  Mororen erreflexua.
- Eskailera-mailako erreflexua.
-  Gurutzatutako luzapenaren erreflexua.

     Lehenengo mugimendu koodinatuak:

-  Bermatze alboko erantzuna.
-  Kulunkatzeko erantzuna.



JARRERAREN GARAPENA

              Buruari eustea:

-  Ez eseri.
-  Burua alboratzen zaio.
- Burua altxatzen du.
-  Burua eutsi.
-  Sorbaldaren behealdea biltzen du.
- Burua ez du balaztatzen.
-  Umea eutsi –burua altxatu.
-  Burua eusteko eta altxatzeko gai da 

Esertzea: 

-  Beso eta eskuen laguntza beharrezko du oreka.
-  Eskuen laguntzarik gabe, epe labur batez lurrean eseri eta mantentzeko gai da.
-  Gorputzaren pisua aurrerantz alboratu arren, oreka berreskuratzeko moldatzen da.
-  Ahozpez etzan eta berriz ere hasierako jarrera hartzeko ahalmena du.
-  Albo batera bira lezake, zerbait jasotzeko asmoz, beti ere, orekari eutsiz.
-  Aulki txiki batean esertzeko gai da, laguntzaz aurrera begira igoz, eta ondoren bira erdia emanez esertzeko. 


Zutikako jarrera:

-  9hilabeterekin zutik egoteko gai  LAGUNTZAREKIN. 


 Katamarka ibiltzea:

-  Gorputzaren kontrola 15 hilabeteko lana.


miércoles, 28 de marzo de 2012

ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK HONAKO HAUEK DIRA:


Horrialde honetan Lim programari buruzko informazio ematen digu. Bertan agertzen den bezala, Lim-aren laguntzaz sor genezaken jarduerak zeintzuk diren azaltzen dizkigu.
Blog honetan bestalde, Lim programa blogerrean erabiltzeko pausoak azaltzen dizkigu.


 Horrialde honetan, Jclic programari buruzko informazioa ematen digu. Zer den eta zertarako balio duen azalduz.  


Horrialde honetan, Constructor programari buruzko informazioa ematen digun. Zer den eta zertarako balio duen azalduz.


Educacontic izeneko horrialde honetan, Cuadernia programari buruzko informazioa aurkitu dugu. Bertan Cuadernia programa egoki erabiltzeko pausoak ematen dizkigu.


Aula21 izeneko horrialde honetan Hot Potatoes programari buruzko informazioa bilatuko digu. Bertan programa honek dituen erabilera guztiak azalduko dizkigu. Hot potatoes programari buruzko tutorialen inguruko informazioa bilatu dugu baiata, programa honen funtzionamendua ezagutu ahal izateko.

Ardora programaren web honetan, bere funtzionamendua azaltzen digu. Programa hau bajatzeko aukera ere ematen digu bertan.