miércoles, 28 de marzo de 2012

ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK HONAKO HAUEK DIRA:


Horrialde honetan Lim programari buruzko informazio ematen digu. Bertan agertzen den bezala, Lim-aren laguntzaz sor genezaken jarduerak zeintzuk diren azaltzen dizkigu.
Blog honetan bestalde, Lim programa blogerrean erabiltzeko pausoak azaltzen dizkigu.


 Horrialde honetan, Jclic programari buruzko informazioa ematen digu. Zer den eta zertarako balio duen azalduz.  


Horrialde honetan, Constructor programari buruzko informazioa ematen digun. Zer den eta zertarako balio duen azalduz.


Educacontic izeneko horrialde honetan, Cuadernia programari buruzko informazioa aurkitu dugu. Bertan Cuadernia programa egoki erabiltzeko pausoak ematen dizkigu.


Aula21 izeneko horrialde honetan Hot Potatoes programari buruzko informazioa bilatuko digu. Bertan programa honek dituen erabilera guztiak azalduko dizkigu. Hot potatoes programari buruzko tutorialen inguruko informazioa bilatu dugu baiata, programa honen funtzionamendua ezagutu ahal izateko.

Ardora programaren web honetan, bere funtzionamendua azaltzen digu. Programa hau bajatzeko aukera ere ematen digu bertan.

viernes, 9 de marzo de 2012

PROGRAMA BAKOITZEKO IRITZIA: 

LIM Lim erabiltzeko ez da zertan ezer instalatu ordenagailuan, internetetik zuzenean sar daiteke. Ordenagailuarekin erabiltzeaz gain, arbel digitalarekin ere erabil daiteke. Aukera hau oso garrantzitsua da arbel digitala gero eta gehiago erabiltzen delako eskoletan eta hemendik eta urte batzuetara ezinbesteko tresna izango da. Cuadernia ez bezala, Lim-en bitartez jarduerak ebaluatu daitezke. Hortaz gain, jarduera erakargarriak ditu, aurrerabideen kontrola ere posible da eta gainera bere erabilera erraza da, bai irakasleentzat bai ikasleentzat ere. 

JCLIC Gaur egun, merkatuan aurki ditzakeen programarik hoberenetarikoa da hau, gainera, doain da. Programa hau, oso interesgarria da, umeekin gauza asko landu daitekeelako, adibidez, irakurketan, idazkeran, kalkuluan, ulermen idatzitan, ortografian...arazoak dituzten umeentzat tresna oso baliagarria da bai umearentzat baita irakaslearentzat ere. Esan beharra dago, ez bakarrik arazoak dituzten umeekin landu beharra dagoenik, klasea desberdin bat sortzeko ere balio duelako, esaterako, ipuin bat kontatzeko ipuin horren inguruan ariketak egiteko eta abar.Irakasleei bere lanak konpartitzeko aukera ematen die eta hau oso lagungarria izan daiteke edozein hezitzailearentzat. 

CONSTRUCTOR Programa hau, eduki irekiak eta konpartitzeko prest jaio zen. Ariketa interaktiboak oso era errazean sor ditzakegu, gainera Moodle plataformara zuzenenan igotzeko aukera ematen digu, hau irakasleentzat oso baliagarria izanda. 

CUADERNIA Cuadernia programa, jclic-ekin konparatuz, okerragoa dela esango dugu. Programa honi, jardueren aspektu ebaluagarria falta zaio, eta horrek ikasleak betetzen duen jarraipena ikusten usten du. Ikusten dugun beste akats bat honako hau da; lotzekoak diren jardueretan agertzen diren argazkiak oso txikiak dira, beraz ikasleei zaila egiten zaie horiek antzematea. Bestetik, interesgarria iruditu zaigu testuari buruzko ariketak sartzea, non ikasleak hizkiak idazten dituen eta programa berak zuzentzea, erantzuna aurretik sartua. Ariketa hau asko erabiltzen da hizkuntzetan. 

HOT POTATOES Funtzio asko dituen programa da Hot Potatoes, instalatzeko erreza eta ia-ia akatsik gabe. Oso era errazean egin ditzakegu ariketak argazkiak eta soinuak sartuz.Gainera doain da. Erraminta ezin hobea irakasleentzat, honen bidez, ariketa interaktiboak sortu ahal dituztelako modu erraz eta entretenigarri batean. 

ARDORA Ardorarekin irakaskuntzarako jarduera dibertigarriak eta hezigarriak egin daitezke ikasleentzako. Programa hau, irakasleak beste modu batean irakasteko egina dago, baina jarduera online-ak eratzeko ezaguera teknikoak ez edukitzea. Hemen irakaslea jardueretara erantsi nahi dituen elementuetan soilik zentratu behar da, eta ez hauen erakuntzan. Ardora, web orrialdea eta artxiboa jarduerarekin eratzeaz arduratzen da. Ardora oso erosoa da erabiltzeko eta jarduera ezberdinak eskaintzen dizkizu, hala nola, 45 mota desberdin, esaterako; puzleak, oroimenarekin lotuta duten jarduerak, kalkulozko jarduerak… 
Bukatzeko esan, ardora programa erdaraz dagoela baina hortaz gain badago beste hizkuntza askotan jartzeko aukera. Programa hau ere doain da. 

Hau guztia kontutan izanda, esan behar dugu, bata edo bestea aukeratu behar badugu, Jclic aukeratuko genukeela, agian, gehien ezagutzen dugun programa delako, gure esperientzia programa honekin ezin hobea izan da, ariketa asko, desberdin eta entretenigarriak sortu ahal direlako modu erraz eta sinple batean. Gainera umeentzat oso erakargarriak direla, pentsatzen dugu.

martes, 6 de marzo de 2012

EGILE ERRAMINTAK




Gure IKT lanerako aukeratu dugun atala Egile erramintak dira. Bertan zenbait programa aurkitu ditzakegu. Egile erramintak...( zertarako balio dute)
hauen artean:
  • LIM



    Lim heziketa-materialen sorrerarako sistema ingurunea da eta ekintza editore (EdiLim), ikuskatzaile (Lim) eta artxiboak XLM formatuez ( liburuak) osaturik dago. Hauek liburuaren propietateak eta liburua osatzen duten orriak definitzen ditu.








  • JCLIC


  • Jclic, aplikazio informatiko multxo batez osatuta dago, honek heziketa-jarduera desberdinak egiteko balio dute.





    • CONSTRUCTOR

    Heziketa-eduki digitala sortzeko tresna bat da. Modu lokalean edo zerbitzari baten bitartez instalatu daiteke.

    • CUADERNIA 
    •  
       


    Cuadernia Gaztela mantxako komunitateak hezkuntza materialen sorrera eta zabalkuntzarako sortu duen apustu bat da. Erreminta erraz eta funtzional bat da eta bere laguntzarekin koaderno itxuran eBook-ak edo liburu digitalak eratzeko aukera ematen du. Koaderno hauek, eduki multimediez eta hezkuntza aktibitateez jolasten ikasteko aukera ematen du.




  •  HOT POTATOES




  • Material interaktiboak sortzen dituen egile erramientako programa kanadarra; cloze, quiz, parekazioak, hitz gurutzatuak…

    •   ARDORA 



    Ardora irakasleei modu errezean html formatutako ariketa propioak sortu ahal dituen aplikazio informatikoa da. 30 ariketa baino gehiago sortu ahal ditu; hala nola, hitz gurutzatuak, erlojuak, ordenatzekoak…