viernes, 4 de mayo de 2012

Mapa kontzeptual honekin, web-ak eskola eremuan sortu dituzten aldaketak azaldu ditugu. Erabili daitezkeen metodo desberdinak ere aurkezten saiatu gara.

jueves, 3 de mayo de 2012

AURPEGIA MARGOTZEKO TAILERRA

Aukeratu dugun jarduera, aurpegia margoztearena izan da. Eskolan ere, nahi izanez gero, tailer hau erabil daitekeelako. Partaideak Gorane eta bere ahizpa Amets dira, gainontzekook bideoaren atzealdean gaude ikusi eta ikasiz. Bideoan bertan Goranek pausuz pausu azalzen du tximeleta bat nola margoztu behar den eta hortaz gain beharrezko materiala ere argi esaten du. Espero dugu zuek ere aurpegia margozten ikastea!!!





miércoles, 2 de mayo de 2012


PICKLERREN ESKALA

1-      Umea, gorantz etzunduta aurkitzen da, oraindik ezin da ezta alboz ipini. Gero eta mugimendu aldakorragoak egiten ditu eskuekin, hankekin baita gorputz enborrarekin ere. 

2-      Alborantz bueltatzen da eta bertan mantentzen da. Epealdi honetan, posizio dortsalean, norabideaz alda dezake pausuak emanez. 

3-      Sabelaldearekin darabil eta aurreko posiziora bueltatzen da, sabelaldearekin mantentzen da. Errepikapen birekin hobeto alda dezake lekuz.

4-      Sabelaldearekin darabil eta aurreko posiziora bueltatzen da, sabelaldearekin mantentzen da. Era desberdinak ditu etzunduta mugitzeko.

5-      Buruz behera etzunduta mantentzen da, oraindik ez da gai jesartzeko edota zutunik ipintzeko. 

6-      Bere posizio etzunduta buruz behera, posiziorik eboluzionatuena da. Sabelaldearekin narras egiten aurreratzen du. 

7-      Oraindik ezin daiteke jesarri baina, lurretik altxatzen da jada. Ukondoekin albo batera mantentzen da erdi eserita. Postura honekin segurtasun nahikoaren gozatzen du jolastu ahal izateko.

8-      Katamarka altxatzen da belaunak lurrean mantenduz.

9-      Katamarka jarraitzen du belaunekin. 

10-  Eskailerak katamarka igo eta jaisteko hainbat era erabil ditzake.

11-  Jesartzen da eta eserita mantentzen da (agian ezin daiteke zutunik ipini edo agian bai).

12-  Jarraitzen du jesarrita baina posizio desberdinak erabiliz, esaterako, normal jesartzen da eskuak erabili gabe, hanka bat okertuta eta bestea ez, normal eserita baina belaunak pixkatxo bat flexionatuz...

13-  Oinekin katamarka altxatzen da, pixkanaka altxatzen doa lau hanketara ipini arte. 

14-  Belaunekin mantentzen hasten da eta pixkanaka ibiltzen doa belaunekin. 

15-   Zutunik ipintzen da. 

16-   Zutunik jarraitzen du, baina, orain prozesua alderantziz da, zutunik egonda nola jesarri. 

17-   Nola ipini zutunik objektu bati helduz. 

18-  Kokoriko mantentzen da. Gai da zutunik ipintzeko zerbaiti heldu gabe, baina oraindik ez daki ibiltzen.

19-  Zutunik mantentzen da heldu gabe, pausu batzuk ematen ditu heltzen, katamarka ere badabil. Geroago bakarrik dabil. 

20-  Umea ibiltzen du.

Jarraian ikusiko duzuen bideoa, haur txikiek landu duten psikomotrizitate saioa izango da. Gelako lanak egin ondoren, izerdi pixkat botatzeko unea heldu da!!



Ondorengo bideoan ikus daiteke, haur txikiez gain gainontzeko pertsonok ere landu dezakegula psikomotrizitatea. Horregatik aukeratu dugu bideo hau, ikus dezazuen 16 bat urteko neska-mutilek nola lantzen duten psikomotrizitate saio bat eskolan.